XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko atalean adierazi dena kontuan hartzen bada, bere doktoradutza-tesia edo titularitatea prestatu beharrak dakarzkion urduritasunaz eta zamaz aparte beste hainbeste gai landu beharrak sortzen dion egoerak ez du baldintza egokirik zertzen irakaskuntza gutxieneko kalitate onargarri batez moldatu ahal izateko.

Urte luzez irakaskuntzan eta ikerketan jardun aritu den irakasleak tesia eta titularitatea aspalditxo gainditu ondoren izan du nahiko aukerarik bere gustoko hainbat eta hainbat gai jorratzeko, aztertzeko eta lantzeko.

Zailtasun handiegirik gabe eman ditzake horrelakoak hiru eta lau gai ezberdin, elkarren artean nolabaiteko lotura dutenak eta plangintza berriak egiterakoan hautazko bezala proposaturik sailak onartu zizkionak.

Ez da horrelakoa azken urteotan, euskara hedatu beharraren eskariz, sartu berri diren ehundaka eta ehundaka irakasle hasiberrien egoera.

Arazo hori ere hortxe du Euskal Herriko Unibertsitateak.

Estatu osorako ezarri den legediak ez du ziurtatzen kalitatezko irakaskuntzarik, inolaz ere, gure unibertsitatearen esparruan.

Egoerak diren bezalakoak direlarik, irtenbideak ere horrelakoxeak behar lukete izan.

Ikasketa-plangintzetan malgutasuna eskaini bazaie ikasleei, malgutasunez jokatu beharko litzateke, era berean, plangintza berrien hedapenean ere.

Ez da hori, zoritxarrez, gure kasua.

IRAKASKUNTZA-IKERKUNTZA ETA FINANTZIAZIOA

Zentzuzko eta arrazoizko egitasmorik gauzatu nahi bada finantziazio egoki bat ziurtatu beharra dago aurrez.

Erakundeetatik behintzat kalitatezko irakaskuntza eta ikerketa eskatzen zaizkio EHUri.

Arrazoizkoa ere bada eskakizun hori, unibertsitatetik sor eta atera daitezkeen teknikari prestatuen esku egonen baitira oso epe laburrean herri honetako gidari-postu garrantzizkoenak: politikaren eremuan bezalaxe ekonomiarenean, osasunarenean, industriarenean, hezkuntzarenean eta bestelakoetan ere.

Itxuraz, dirudienez, aintzakotzat ere hartzen du herri honek bere unibertsitatea:

seme-alabek bertan toki bat aurki dezaten saiatzen dira guraso gehienak azken urteotan behintzat.

Jarrera horrek ba ote du, ordea, oihartzunik erakundeetatik finantziazio-gaietan unibertsitateak jasotzen duen laguntzetan?

Egoera oso kezkagarria da unibertsitateko arduradunen ustetan.